IZEN EMATEA

Izen ematea zabalik dago Nafarroako Federakuntzaren Mendiz Mendi plataforman. Joan lotura honetara, sortu zuen erabiltzailea (oraindik ez badaukazue) eta ordainketa datuak betetzea nahiko!

http://www.mendizmendi.com/Actividades/Actividad.aspx?i=419

50€ kostako da eskiatzaile bakoitzeko.
Ezinbestekoa da federatua izatea.
200 parte-hartzaileko muga izango dugu, eta itxaron-zerrenda zabalduko dugu hortik aurrerakoentzat.

IZENA EMATEKO ARAZOAK?

Badakigu zuetako gehienak lasterketa askotan izena emandakoak zaretela eta zenbaitek arazoak izaten ari zaretela jakinarazi diguzue. Mendiz-mendi plataforma, izatez, badabil. Baina badu zerbait batzuetan arazoak ematen dituena. Federakundekoekin harremanetan gaude begiratu diezaien, baina ez dirudi lasterketa baino lehen ezer aldatuko denik.

Beraz, pazientzia pixka bat eskatzen dizuegu, eta ahalik eta gehien laguntzearren, hona urratsez urrats azalduta:

1. Erabiltzailea sortu behar da.
Une honetan ematen ditu arazo gehien. Badirudi konfirmazio emaila ez dela iristen batzutan. Hemen aurreratu ezinik geratu bazarete, saiatu PASAHITZA BERRESKURATZEN.

2. Ekitaldia aukeratu
Erabiltzailea sortutakoan ekitaldia aukeratu behar duzu. Fitxa betetzeko bazaudete Arkatza agertuko da, eta bete baduzue Visa ikurra agertuko da. Zerrenda ikurrak lasterketaren informazio orrialdera eramango zaitu.

3. Erabiltzailearen datuak berrikusi
Lasterketaren informazio orrian, ezkerrean goian, Erabiltzailearen datuak aldatu daitezke.

4. Ikonoak azalduta
Lasterketari buruzko informazioaren orrira itzultzen bazarete, informazioaren gaiean dauden ikonoek honako hau egiten dute:
1. Zerrenda ikonoa: informazio orokorra. Zauden orrialde hauxe.
2. Fitxa ikonoa: izena eman duten parte hartzaileen zerrenda.
3. OK ikonoa: izen-ematea amaitu baduzu, zure fitxa. Amaitu ez baduzu, ordainketara eramango zaitu.
4. Geziaren ikonoa: lasterketaren kokalekua. Ezer askorik ez. Isaban dela besterik ez du jartzen.
5. Webgunea. (Tamalez ez dugu lortu oraindik Nafarroako Federakundeak gure webgunera bideratzea)
6. Emaila. (Berdin, Federakundera doa oraindik)
7. Visa: Ordainketa orrira eramango zaitu.

5. Ordainketa
Ordainketa orria Rural kutxaren orrialde seguruan egiten da.

Espero dugu zerbait lagunduko duela.
Guzti hau egiten saiatu eta hala ere arazoak izaten jarraitzen baduzue idatzi info@bandres-karolo.com helbidera. Eta kasuan kasuan lagunduko dugu.

*Kanzelazioak.
Arrazoiren batengatik izen ematea bertan behera utzi behar baduzue, jarri gurekin harremanetan, info@bandres-karolo.com helbidean eta dirua itzultzea bideratuko dugu.