MEMORIALEKO ARAUDIA

SEGURTASUNA ETA PORTAERA

EMF 2010 araudian oinarritua.

Talde edo lasterkari guztiek laguntza eskaini beharko diete beste parte-hartzaile batek hala eskatzen badie, hura arriskuan edo mina hartuta dagoen kasuetan. Bestalde, gertueneko kontrol-gunean gertaeraren berri  ematera behartuta egongo dira.

Parte-hartzaile bakoitzaren betebeharra da bere zaborra amaiera puntura edo zaborrak biltzeko adierazitako puntuetara eramatea.

Bastoiren bat hautsiz gero, kontrol-gune batean entregatu eta beste batengatik aldatzea posible izango da, ordezkorik eskura baldin badago.

Parte-hartzaileek, ibilbidean zehar kontroletan lanean ari diren kideen aginduak bete beharko dituzte.

Parte-hartzaileek sari-banaketarako lanetan lagundu beharko dute behar izanez gero; doping-kontrola pasa beharko dute  eskatzen zaienean;   eta egunean bertan herrian egingo den prentsaurrekoan agertzeko eskatzen bazaie bertan egon beharko dute.

Parte-hartzaile guztiek kiroltasunez jokatu behar dute eta adeitasunez portatu beharko dute beste kirolariekin, antolatzaileekin, gainbegiratzaileekin, epaiekin, kontroletako kideekin edota boluntarioekin.

Parte-hartzaile orok ezagutu beharko du LEHIAKETAREN ARAUDIA eta antolakuntzak, bere esku ez dauden arrazoiengatik, probaren aurretik edo probaren unean  bertan egin ditzakeen aldaketak onartu beharko ditu.

Parte-hartzaileak proba bertan behera utzi ahalko du, nahi duenean, baina prozesu  hau jarraitu beharko du:

  • Lasterketa bertan behera uztea beti kontrol-gune batean egin beharko da.
  • Kontrol-gunean itxarongo du antolatzaileek irteera ibilbidea adierazten dioten arte.

 

BERTAN BEHERA UZTEA

Antolakuntzak asteartea, otsailaren 16an   erabakiko du lasterketa aurrera doan ala ez. Une horretan   lasterketa bertan behera uztea erabakiko balitz, izena eman duten parte hartzaile guztiei inskripzio dirua osorik itzuliko zaie.

Dena den, eguraldia, elurra edo antolakuntzaren esku ez dagoen beste arrazoiren batengatik,  lasterketa aurreko azken egun horietan  edo lasterketa egunean, bertan behera utzi behar dela erabakitzen bada, ezingo zaie parte-hartzaileei dirua itzuli.